jueves, 24 de noviembre de 2016

WEB 2.0

Arratsalde on!
Atzoko klasean Web 2.0-k esaintzen dituen hezkuntzarako eszenatoki berriei buruzko test bat egin dugu. Horretarako hurrengo txostena irakurri egin dugu: NUEVOS ESCENARIOS DE APRENDIZAJE A TRAVES DE LA WEB 2.0.

Txosten honek testuen eta Errealitate Areagotuaren bitartez Web 2.0 formatuari buruz hitz egiten du eta honen ezaugarrietan, eskaintzen dituen erremintetan eta honek hezkuntzan daukan garrantzian sakontzen du. Nahiko sakona denez, nahiz eta goiko estekan txostena izan, ondoren laburpen bat utziko dizuet gaiari buruzko oinarrizko informazioa izateko.

Web 2.0 2004an sortu zen Web 1.0 atzetik utziz.  Aplikazio tradizionaletatik aplikazio web-etara garatzea eta bitarteko sozializatzailea bihurtzea lortu du, izan ere, bere ezaugarri nagusiak pertsonen arteko interakzioa eta dohainiko parte-hartzea lortzea izan da.


Web 2.0-ak eskaintzen dituen erreminta nagusiak hurrrengoak dira:
  • Edukien publikazioa ( Blogak, adibidez)
  • Biltegia (Eduki desberdinak gordetzen eta  beste pertsonekin elkar-trukatu daiteke)
  • Markagailu sozialak (estekak gordetzen ditu)
  • Wikiak (edoizein pertsonak artikulu bat sortu, moldtu,...dezake)
  • Elkarlanean aritzeko lana ( Drive edo Dropbox, adibidez)
  • Edukien sortzailea ( aurkezpenak diseinatzea eta sortzea, adibidez, Prezzi, Powtoon)
  • Giza sareak (Facebook eta Twitter, adibidez)
  • Beste batzuk: mapa kontzeptualak, muralak,...
Hezkuntzari dagokionez, badaude honen lanak eta zereginak antolatzen laguntzen dituzten lau erreminta desberdinak : SAMR eredua, TPAC eredua, Bloomeko Taxonomia eta Gurpil Pedagokikoa. Azken bi hauei buruz Moocaren lehenengo moduluko sarreran hitz egin nuen.

Bukatzeko, Web 1.0 eta Web 2.0 artean dauden desberdintasunak era sinple batean ulertu ahal izateko, You Tuben trasteatzen aurkitutako hurrengo bideoa uzten dizuet.




Espero dut gustoko izatea!
Hurrengora arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada