domingo, 13 de noviembre de 2016

SCRATCH

Arratsalde on! 
Aurreko sarrerarekin lotuta, sarrera hoetan ikasleek programazioa ikasteko erabiltzen duten beste aplikazio bati buruz hitz egingo dizuet. Honako hau "Scratch" deitzen da, eta CINTE 16an eta  beste ikasgai bateanUrdanetako irakasle batek honen erabilerari buruzko hitzaldi bat ematearen ondorioz ezagutu nuen.

Scratch-a programatzeko, sortzeko eta jolasteko erabiltzen da. Bideojokoak edo marrazki biziudnak sortu ditzakeen erreminta hau Logo hizkuntza erabiltzen du eta  bertan agertzen diren objektu guztiak, grafikoak, soinuak eta komandoen sekuentziak modu erreazean inporta daitezke. 

Scratcharen bitartez, beraz, ikasleek sormenaren bitartez programazioaren logika ikasten dute eta parte hartzen eta proiektuak eraikitzen ikasten dute, hezkuntzarekin zerikusia duten proiektuak bere interes pertsonaletatik abiatuz.

Honen erabilerari buruz zer edo zer gehiago jakiteko, ondoren bideo bat uzten dizuet, non bideojoko bat nola sortzen den azaltzen den.



Espero dut gustoko izatea eta animatu zaitez erabiltzera!
Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada