domingo, 6 de noviembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUA

Egun on!

Gaur, gizartean hainbesteko ospea hartzen ari den erraminta berriari buruz hitz egingo dizuet. Sarrera hau, hurrengo biekin batera, ikasgai honetarako bidalitako jarduera berria igotzeko idatzi egin ditut, baina hau aprobetxatuz, erraminta berri honi buruz hitz egingo dizuet.

Errealitate areagotua teknologia informatikaoren bidez sorturiko itxura errealeko eszenak eta objektuak eratzen du, beraz, erabiltzailea bertan murgilduta egotearen sentsazioa lortzen du. Bere erabilpena, medikuntzara, arkeologiara, sorkuntza artistikora, marketing-era (azpian dagoen Ikeako iragarkia) eta hezkuntzara ere sakondu egin da. Beraz, gure alorra azken hau dela kontuan hartuta, honetan sakonduko dugu.

 


Errealitate areagotuak duen erabilgarritasuna ikusita, ikasleek ezagutza berriak lantzeko erraminta oso aproposa izan daiteke. Izan ere, ikasleek motibagarria izaten den erremintaren bitartez, eduki berriak era esanguratsu batean ikasteko aukera izango dute.

 Umeek dispositibo bat erabiltzearen bitartez (mobila edo tableta, adibidez) argazki baten atzean daude beste argazkiak, bideoak edo audioak aztertzeko aukera izango dute eta teknologiarekin harremanetan jartzen diren heinan, beste ikasgaiak lantzeko aukera izango dute. Hau dela eta, ikaskuntza interdisziplinarra landuko dute.

"Educación 3.0" web- orrian errealitate areagotua sortzeko eskaintzen diren bost erremintak aztertu eta gero, hurrengo biak erabiltzea erabaki dut: Aurasma eta LAyar.

Hurrengora arte!




No hay comentarios:

Publicar un comentario