martes, 8 de noviembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUAREN BIGARREN ARIKETA


Arratsalde on!

Sarrera honetan errealitate areagotuaren bigarren ariketa egiteko erabilitako erremintari eta jarduerai buruz hitz egingo dizuet. Aurreko sarreran azaldu nuen bezala, nahiz eta aurasma erreminta nahiko erraza izan,  ezinezkoa egin zitzaidan bideoren edo audioren bat kargatu ahal izatea, baina Layar aplikazioari esker hauek igotzea lortu dut.
Layar aplikazioa, nahiz eta  erabilitako bien artean gehien gusdtatu zaidana izan, egia da honekin ere arazo batzuk izan ditudala. Ariketa sortzeko beharrezkoa zen oinarrizko argazki egokia lortzeko, argazkien kalitatea eta tamaina dela eta, oztopo batzuk izan ditut.
Behin oinarrizko argazki hau igota izanda, errealitate areagotuko arikta hau osatzen bukatzeko erabilitako bideoa eta argazkia igotzeko ez ditut arazorik izan, ez du denbora askorik izan behar eta lana aurrera eramaten utzi dit.
Argazki hau, azpian ikusten den bezala, oihanan dagoen tximino batena da. Aurasmako aplikazioarekin egin dugun bezala, Layarreko aplikazioa mobil edo tablet batean irekitzean eta honen argazki kamera argazkiaren aurrean jarri eta gero, tximino batzuen bideoa eta beste bi tximinoen bideoa atera beharko litzateke. Beraz, tximino hauen bideoa eta argazkia ikusi nahi baduzu, hartu argazkia duen dispositiboren bat eta honen aurrean jarri!



Espero dut gustoko izatea eta animatu bat egitera!

Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario