miércoles, 14 de septiembre de 2016

LEHENENGO KLASEA

Egun on!
Gaur lehenengo klasea izan dugu eta lauhilabete honetan zehar egingo ditugun lanei buruz hitz egin dugu. Ikasgai hau teknologiarekin eralzio zuzena duenez, uste nuen moduan, lan asko baliabide teknologikoekin egin beharko ditugu.

Hitz egin dugun lehenengo lanari buruz bloga da, gure blog famatua. Bertan, bigarren mailan bezala, egingo dugunaren eta ikasten dugunari buruzko informazioa bertara igoko dugu eta zer edo zer IKT-eekin edo hezkuntza berritzailearekin erlazioa duena aurkitzekotan bertan ere posteatu ahal izango dugu. Bloga aurrera eramateko,  "Hausnartuz" erabiltzea erabaki dut. Izan ere, aurreko urteetan aurkitutako informazio baliagarria eta IKT-en iaksitako guztia hemen gordeta daukat, beraz, aukera ezin hobea ikusten dut ezagutza hauek eraikitzen jarraitzeko.

Bestalde, bigarren kurtsoan ere Eskolaren antolakuntzaren ikasgaian egin genuen bezala, Mooc-a landuko dugu. . Sei modulu ezberdinez osatuta dago eta bakoitzean hiru edo lau bideoen bitartz teorioa emango da. Ondoren, bideo horietan agertzen den teoria praktikan jartzeko, test bat eta ariketa bat egin beharko da. Azkenik, kurtso honetan parte hartzen duten beste iaksleek modulu bakoitzean agertzen de errubrika baten bitartez ebaluau egingo dute guk egindako lana eta guk haiena ebaluatu egingo dugu, beti kritika konstruktiboa erabiliz. 
kurtso bat egingo dugu. Kurtso hau Miriadax plataforman dago eta " Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2ª edición)" deitzen da

Azkenik, hurrengo klaserako  bost testu irakurri beharko ditugu, beraz, sarrera moduan gaian sartzen hasi gara. Berta, hezkuntza berritzaileak teknologiaren bitartez aurkezten dituen irtenbide desberdiez hitz egiten dute, adibidez, Flipped classroom edo gamifikazioa. Honi buruzko informazio gehiago izateko behean testuak zuten ditut.


Azkenik, esan beharra dago bi aste barru CINTE 2016 kongresura joango garela, beraz, hurrengo sarreran honi buruzko informazioari buruz idatziko dut.

Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario