jueves, 11 de diciembre de 2014

14. SAIO PRAKTIKOA

Arratsalde on berriro!

Gaurko klase praktikoan dokumentatzaile batzuen eta dokumentatzaile ez den beste talde baten aurkezpenekin jarraitu dugu.

Bertako aurkezpenean, saio teorikoan ez bezala, azalpen praktikoago bat egin da, entzuleen parte-hartzea garrantzizkoa izanez. Lehenengo taldeak lau galderekin hasi
da, haien lan prozesu guztia aipatzen zenean, nola hasiko genuke, taldeekin kontaktuan nola jarriko genuke, informazioa nola lortuko genuke, eta azkenik, aurkezpena nola egingo genuke. Pertsona batzuen erantzuna entzun eta kontrastatu eta gero, power point baten bitartez, galdera hauei haiek idatzitako erantzuna erakutsi dizkigute, kide askok esandakoarekin lotura izanez.

Bigarrenak, bere Sites-eko atal berriak erakutsi dizkigute, lan prozesuan erabilitako euskarri berriei buruz, Scoop it! bezala, hitz egin digute, eta azkenik, lehen hezkuntzako klase baterako, whatsapp erabiliz, proposatutako ariketa bat azaldu digute.

Dokumentatzaileak ziren bi talde hauekin amaitzean, dokumentatzaile ez zen taldeak eguneko azken aurkezpena egin du. Bertan, taldeko bi kideen teknografia erakutsi dizkigute, jaiotzetik orain arte bizi izandako esperientziaz eta irakaslea  izateko nahien zergatiaz hitz eginez. Taldeko beste bat, teknografia egiteko berak
erabilitako eta askorentzat ezezaguna den programa azaldu egin digu. Eta, azkenik, aurkezpenari amaiera emateko, laugarren kideko bideoko zati bat ikusten ari genuen bitartean, haien teknografiak egiterakoan, aztertutako berdintasunei eta desberdintasuei buruz hausnarketatxo bat egin dute.









14.SAIO TEORIKOA

Arratsalde on!
Gaurko klase teorikoan dokumentatzaile guztien aurkezpena izan da, hauen artean, nire taldearena. Orokorki, uste dut talde kide guztiok nahiko eroso sentitu garela gure lan prozesua azaltzen, alde batetik, gaia kontrolatzen genuelako, eta bestetik, oso eskema orokorrarekin atera garelako.
Egia da aurkezpena hasi baino lehen pixka bat beldurra neukala puntuz puntuko azalpen zehatza ez eramateagatik, baina behin hasita, beldur hauek alde batera joan dira, eta guztin arteko laguntzarekin aurkezpena aurrera joan da.
Aurkezpenarda.Aurkezpenari hasirra emateko, talde kide guztion aurkezpenw egin dugu, eta Dokugunean daukagun espazio propioa eta bertako bitxikeriak kontatu ditugu.
Ondoren, gure lanaren zeregin nagusia zein den eta guk eginiko kanpo ikerketak azaldu ditugu. Horretarako, gure buruen aurkezpenarekin bezala, bi arlo hauen ataletan sartu gara, eta puntuz-puntu jarraioen berdina eramateko eskema azaldu dugu.
Azkenik, gure azpi-taldeekin, hasieratik aurkezepenetara arte, izandako esperientzia kontatu dugu,  esperientzia honetatik eta guk erabilitako euskarri guztietatik(Sites, scoop it!, Slideshare eta abar) ikasitakoa azaldu, eta azkenik, ondorio nagusiak eta kritika konstruktiboak aipatu ditugu.