viernes, 19 de diciembre de 2014

16. SAIO PRAKTIKOA

Arratsalde on berriro!
Atzoko saio teorikoan bezala, hau ere IKT-ko azken saio praktikoa izan zen. Bertan, Nire dokumentatzaile talde-kideak eta ni pasaden astean amaitu barik utzitako aurkezpen praktikoari amaiera eman genion, Hot Potatoeseko bi ariketak ordenagailuetan eginez.

Ondoren, beste dokumentatzaile talde batek, Whatsaap-a erabiliz, bere ariketa praktikoa ere bidali zuen egiteko. Bertan taldeka banatu ginen, haiek whatsaaparen bitartez bidalitako jarraibideen bitartez Power Point bat sortu genuen eta haien sortutako Sites batera igo genuen.

Azkenik, gimnasiora jaitsi ginen Paolo Freireren bideo bat ikusteko asmoz, baina ikusi ezinaren ondorioz, gure taldeko autoebaluazioa egin genuen. Honekin amaitu eta gero, klaseari amaiera emateko, autoritateak duen garrantziari buruz hitz egin eta gero, IKT ikasgaiari buruzko debate txiki bat ireki genuen batzuk haien kexak, iritziak, usteak eta abar adieraziz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario