viernes, 19 de diciembre de 2014

15. SAIO TEORIKOA

Arratsalde on!!
Atzo IKT-ko azken saioa izan genuen. Bertan azken dokumentatzaile taldeak bere Sitesaren eta bere prozesu eta esperientziaren aurkezpena egin zuten. Honekin amaitu eta gero Alaitzek bi bideo jarri zizkigun non  Hezkuntzan IKT-ak zuten garrantziari buruz hitz egiten zuten.

Ikusi genuen bigarren bideoa, Respuestas para pensar izenekoa, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle batena zen, Juana Sanchorena. Bertan, IKT-eetan zentratzen zuen bere hitzaldia eta beste hainbat puntuen artean eskola guztiak duten material anitzari eta honi hainbeste probetzu ez ateratzeari buruz hitz egiten du.

Ordu erdiko bideoa dela kontuan hartuta irakasle honen bideoa sarrera honetan eskegita utziko dizuet. Espero dut gustokoa izatea eta honetatik hausnarketatxo bat ateratzea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario