sábado, 15 de noviembre de 2014

7.SAIO PRAKTIKOA

Egun on berriro!

Osteguneko klase praktikoa SITE-arekin lantzen eman genuen. SITE hau berrantolatu genuen, atal berriak sartuz, gure taldetxoen izen guztiak jarriz, hauen partaideen ezaugarri, Blog pertsonal guztiak sartuz eta orain arte egin dutena azalduz, eta azkenik,Eskola 2.0ri buruzko informazioa eskaintzeko sarreratxo bat egin genuen Slideshareko power point batek zeukan informazio osagarriz lagunduta.

Azken honerako, taldeko Slideshare kontu bat sortu genuen, bertatik power pointak deskargatu ahal izateko, eta bertara etorkizunean agian egingo ditugunak igotzeko. Nahiz eta sarrera honetan SITES-era zuzenean joateko linka  txertatu, bertan ere Slidesharea eskura utziko dizuet. Espero dut argi ulertzea eta Eskola 2.0ri buruz gehiago ikastea, Hurrengora arte!



                                                            

No hay comentarios:

Publicar un comentario